XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jarraian, Olarretatik Iñunganerako bidea hartu eta, Soilukoganen zehar, Oba auzoko bideraino.

Euntzuatzetik, Artaun auzoko bide zaharrean barrena, auzoko landen gainetik igaroz, eta mugatzat Aramotz basoko bidea harturik, Dimako Udalarena den Aramotz deritzon 26. baso publikoraino bertoraino, beronen muga parkearena ere delarik.

2.13. Edozelan ere eta Urdaibaiko Erreserbari eta Urkiolako Parke Naturalari dagokienez, behin Erabilera eta Kudeaketarako Plan egokiak onetsiz gero, ehizaren iharduketa haietan erabakitakora mugatuko da.

2.14. Halaber, Santurtzi eta Abanto eta Zierbenako udalerrietako Serantes mendian ezarritako Aterpean ehizean egitea erabat debekatuta dago.

2.15. Debekatuta daude ehiza mota guztiak Garaiko Aterpean, ardatza Arrotabeiti baserrian izan eta 500 m-tako erradioa duen luze-zabaleran.

Debekatuta daude, baita ere, ehiza mota guztiak, oilagorrarena izan ezik, ardatza aipatu baserrian eta, hurrenez hurren, 1.000 eta 500 m-tako erradio nagusia eta txikia duen luze-zabaleran.

2.16. Aldi berean, debekatuta dago Zeanuriko udalerriko Saldropo eta Undurragako Aterpeetan ehizan ihardutea.

2.17. Era berean, debekatuta daude ehiza mota guztiak Lea ibaiko ibaiahoko Aterpean, hurrengo mugok mugaturik: Iparraldean: Kantauri itsasoa.

Ekialdean: Pinadiaren beheko muga, Mendexako errepideraino.

Hegoaldean: Zarra Eritegiaren eraikina.

Mendebaldean: Gernika-Lumo-Lekeitioko errepidea.

2.18.- Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 6ko 57/1990 Dekretuaren bidez horrelakotzat adierazitako Aixolako Babeslekuan ehizean egitea debekatuta dago, haren mugak izen bereko urtegia inguratzen duen basobidearen kanpokaldeko ertzak seinalatzen dituenak direlarik.

3. artikulua.- Neurri osagarriak.

Debekatu egiten da erabilitako kartutxoen azalak edozein lurretan eta, bereziki, hegazti migrarien ehizalekuetan uztea.

4. artikulua.- Sanitate neurriak.

Ehizarako edozein espezie birzabaltzeko edo sartzeko, beharrezkoa izango da aurretiaz Nekazaritza Sailaren baimena edukitzea, haren sanitate egoera, garbitasun genetikoa eta landa izaera egiaztatzeko xedeaz.

5. artikulua.

Bizkaiko Herrialde Historiko osoko nahiz eskualde bateko ehiza aberastasunari, klima edo biologiazko inguruabarrek edo espezieen artapenerako guztiz desegokiak izan daitezkeen bestelakoek sor lekizkioketen kalteei aurre egin nahian, Sail honek, Ehizarako Lurralde Kontseiluari behin entzun eta gero, berea egiten du espezie guzti hauetarik bakan batzuren edo guztien ehizarako aldi baliogarriak aldatzeko ahalmena, babesteko neurri hauek aprobetxamendu komuneko ehiza lurreei zein ehiza erregimen bereziaren menpekoei aplikatu ahal izango zaizkielarik.